Nekazaritza akordioa sinatu du Marokok Europako Batasunarekin
32 egun iraun ditu Aminatu Haidarren infernuak. Gose greba muturreraino eraman eta erietxean sartu behar izan dute, Espainiako Gobernuak Aaiunera itzultzeko akordioa lortu ahal izateko. Bart gaueko bederatzietan iritsi zen Lanzaroteko aireportura ekintzaile sahararra etxera eramango zuen hegazkin militarra. Ordu batzuk gehiago behar izan zituzten diplomazialariek Marokoko agintariak konbentzitzeko. «Hau garaipena da. Nazioarteko zuzenbidearen, giza eskubideen eta sahararren kausaren garaipena», adierazi zuen Haidarrek erietxetik irteterakoan.
Iturria: berria.info