GASTEIZ. Guardia Zibilak bi tona kokaina atzeman zituen ostegunean, Forondako aireportuan (Araba), aireportura iritsitako kargako hegazkin batean. Saltzera iritsi balira 200 milioi eurotik gorako balioa izango zuela azaldu du Poliziak. Operazioan, gainera, hogei lagun atxilotu dituzte. Operazioak zabalik jarraitzen du, eta Guardia Zibilak ez du beste azalpenik eman.
No hay comentarios:
Publicar un comentario