lunes, 30 de noviembre de 2009

Irrati albistea

IRRATIA: Txao irratia
ALBISTEGIA: goizeko albistegia
ERREDAKTREA: Ainhoa Romero
ATALA: Kilorak
IRAUPENA: 25 segundu.

18 eta 19 urteetako bi hitxa holandarrek jarritako leherkari batek hamabost pertsona zauritu ditu Ajax eta Feyenoorden arteko futbol partida batean. Epaileak, gertaeraren larritasuna ikusirik,10 hilabetetako kartzela zigorra ezarri die gazteei. Gainera, zaurituetako hamarrei indemnizazioa ematera behartu ditu gazteak.

miércoles, 25 de noviembre de 2009

miércoles, 18 de noviembre de 2009

"Alakrana"-ko marinelak, aske



Atunontziko 36 marinelak onik daudela jakinarazi du Zapaterok. Seychelleetarako bidean dira, eta etzi etxean espero dituzte

Hainbat iturriren arabera, 2,3 milioi euroko bahisaria ordaindu dute ontzia askatzeko

«Marinelak aske daude eta etxera itzuliko dira». Hitz horiekin eman zuen albistea Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak. Alakrana Bermeoko atunontziko eskifaia aske utzi zuten piratek atzo eguerdian, 47 egunez bahituta izan ostean. Goiz osoan zurrumurrua baino ez zena baieztatu zuen Zapaterok, 14:30 inguruan, Moncloa jauregian eginiko agerraldian. Eskifaia osatzen duten 36 arrantzaleak -tartean zazpi euskal herritarrak- «onik» daudela eta ontzia «libre» ari dela nabigatzen jakinarazi zuen gobernuburuak. Somaliako kostaldetik Seychelle irletarako bidea hartu zuen Alakrana-k, Espainiako bi fragataren zaintzapean, eta Victoria portura bihar bertan iristea espero dute. Etzi etxean egon litezke denak.

Reuters berri agentziak eman zuen albistea, goizean. Urriaren 2tik Somaliako kostaldetik gertu Indiako Ozeanoan ontzia bahituta zuten piratak lehorreratzen ari zirela zabaldu zuen, «2,3 milioi euroko bahisaria hitzartu ostean», Reutersen arabera. Somalian lehorrean zen pirata baten adierazpenetan oinarritu zen agentzia berria zabaltzeko; «Espainiarekin lortu dugun akordioak gogo betekoa dirudi, eta espero dugu [bahiketa] ezustekorik gabe bukatzea», azaldu zuen agentziak aipatutako piratak. Espainiako Gobernuak ez zuen baieztatua oraindik, eta «zuhurtzia» eskatu zuen. Aurrez, Alakrana-ko patroia Espainiako irrati kate batean mintzatu zen. Bahiketa egun batzuen buruan amaituko ote zen galdetuta, Ricardo Blanchek hori baino «lehenago» izango zela erantzun zuen; 63 pirata zeudela une horretan ontzian, «deiaren zain» zeudela, eta ezin zuela gehiago esan. Berehala zabaldu zen balizko askatzearen berria hedabideetan.

Bien bitartean, Espainiako Gobernuko Presidentziak auziaren jarraipena egin duen krisi batzordearen bilerara deitu zituen Atzerri, Defentsa eta Arrantza ministroak; beste herrialde batzuetan lan bileretan ziren hiruak -Erroman Atzerri eta Arrantza ministroak, eta Bruselan, berriz, Defentsakoa- Madrilera deitu zituen.

Goizeko lehen ordutik lanean zen batzordea, Gobernuko iturrien arabera. Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernuko presidenteordea, berriz, uneoro kontaktuan izan zen CNI inteligentzia zerbitzuetako eta Defentsa Estatu Nagusiko ordezkariekin.

Zapaterok 12:15erako jarri zuen agerraldirako hitzordua hasiera batean, baina 13:30etara atzeratu zuen gero. Bien bitartean, PPko buru Mariano Raxoiri deitu zion, Alakrana-ren askapen «posible» baten berri emateko. Azkenean, 14:30ak aldera agertu zen jendaurrera albistea baieztatzera.

Elkarlanaren ondorio

Marinelei, familiei eta ontzijabeari elkartasuna agertu zien Zapaterok, «egun zail eta gogorrak» bizi izan dituztelako. PPren jarrera ere eskertu zuen. Eta ontzia askatzea «jende askoren lanari esker» iritsi dela iritzi zion; Armada, diplomazia eta inteligentzia zerbitzuak, eta esku hartu duten hiru ministroak aipatu zituen, eta Fernandez de la Vegaren lanari aipamen berezia egin zion. «Oso albiste ona da, eta guztiak zoriondu nahi ditut». Hedabideei ere zuzendu zitzaien Zapatero, auziaren interes informatiboa ulertzen duela, baina halakoak konpontzeko «pazientzia eta zuhurtzia ezinbesteko tresnak» direla ikusarazteko.

Bere gobernuak «egin beharrekoa» egin duela uste du Zapaterok, «lehentasuna herrikideen bizitzak salbatzea» zelako, beti ere «legearen barruan». Hala, bahisaiari edo piratak atxilotzeari buruzko eztabaidak alde batera utzi nahi izan zituen gobernuburuak, «gauzak ondo atera direla baita garrantzitsuena».

Bi auzi horiek alde batera utzi zituen Fernandez de la Vegak ere, arratsean eginiko agerraldian, eta askapena lan egin duten guztien elkarlanaren fruitu izan dela nabarmendu zuen. Atalanta operazioak aurrera jarraituko duela ere ziurtatu zuen; «Lanean jarraitzen dugu; ongi atera dena Alakrana-ren askapena izan da».


ITURRIA: BERRIA.INFO

martes, 17 de noviembre de 2009

Zer iruditzen zaizue gabonetan jartzen duten publizitatea?

Laister gabonak datozte eta horrekin batera olentzero eta erregeak. Horren ondorioz telebistako pulizitatea guztiz transformatzen da; anuntzio guztiak egin dezakegun opariei buruz egiñez: perfumeak, turroiak eta, batez ere, jostailuak.

Mota askotariko anuntzioak ikus ditzazkegu, klasikoetatik hasita originaletaraño.
Hona hemen adibide batzuk:

Niri asko gustatzen jaten anuntzio bat hauxe da: Hola, soy Edu Feliz Navidad! 1997urtekoa


Hona hemen beste klasiko bat "El calvo de la Loteria de navidad":


Nire ustez, nahiko originala edo behintzat ohikoa ez den anuntzio bat hauxe da:


Nola ez, Coca cola-ren anuntzioak ez dira falta gabonetan. Baina, nork edaten dau Coca cola gabonetan? 2007. urteko "La fabrica de la felicidad" anuntzioa jartzen dut:


El Almedro turroiak: Vuelve, a casa vuelve por navidad. Klasikoenetatik klasikoena.
Hona hemen 4 anuntzio, 4 decada:

sábado, 14 de noviembre de 2009

NASAk ia ehun litro ur aurkitu ditu ilargian

Urrian Centaur suziriak krater bat jo zuen, eta LCROSS zundak kolpeak harrotutako materiala bildu zuen

Zortzi litroko hamabi kubo ur. 96 litro inguru. Ur kopuru hori aurkitu du NASAk ilargian. Centaur suziri espazialak eta LCROSS zundak ilargiko Cabeus kraterra jo zuten urriaren 9an, ilargiaren hego polo inguruan. Kolpeak 20-30 metro inguruko zulo bat sortu zuen, eta zundak kolpearen ondorioz harrotutako hautsa bildu zuen. NASAk lehen azterketak egin ditu. Ondorioa: ura dago ilargian.

jueves, 12 de noviembre de 2009

Anuntzio bat

Ikusi nuenean asko gustatu zitzaidan eta hona ekartzea pentsatu dut.

miércoles, 11 de noviembre de 2009

VIII. Business Global Conference


Gaur VIII. Business Global Conference ospatzen da Bilboko hirian. Klaseko batzuk bertan egon gara, hemen aurreraten dizuet argazkitxo bat.
Goiko filan ezkerretik eskumara: Maite, Silvia, Julen, Ekaitz, Ainhoa, Saioa eta Ulises agertzen dira.
Beheko filan: Iratxe, Garazi, Ane, Ibon eta Iñaki.

martes, 10 de noviembre de 2009

Ambient media

Asko harritzen nauen publizitate mota ekarri dut gaurkoan. Ambient Media marketing zuzena da, publizitatea egiteko modu original eta berri xamarra. Ohiko euskarriak alde batera utzi eta gune berrietara jotzen du. Publizitate munduan haunditzen dohan zeozer da. Horretarako oso garrantzitsua da anuntzioa kokaleku estrategiko on batean egotea, hots, kontsumitzailea edo kontsumitzaile izan al duen taldeen artean kokatzea.
Jarraian adibide batzuk jarriko ditut:

miércoles, 4 de noviembre de 2009

1. ikaslana: audiolana



Klasean bidali diguten lehenengo praktika da.
Audacity programaren bidez ahotsa grabatu, jamendotik artutako audio importatu eta lame-ren bidez mp3 formatora pasatu dut.
Ondoren, goear-era igo dut.

Ongi etorri nire blogera

martes, 3 de noviembre de 2009

Google Docs

1.ELKARLANA

6.galdera: Nola erabili behar dira aditzondoak eta adjetiboak irratiko informaziogintzan?

Adjetiboak ez dira egokiak, askotan ez dira beharrezkoak irratiko informaziogintzan. Hori dela eta, saihesteko joera dago. Adjetibo asko dituzten informazioak, loratuak izaten dira. Beraz, estilo ona izateko adjetiborik gabeko informazioak eskaini behar dira, ahal den neurrian behintzat. Erabiltzekotan, sahiestu behar dira mezuari adierazpen-indarra kentzen dioten itzulinguruak; baita esangura hutsaleko klizeak ere. Erraz uler daitekeen berbak eta esamoldeak erabiliko dira. Oro har, hitz neutroak erabiliko ditugu, eta berba mingarri, gaitzesgarri edo iraingarriak baztertu egin behar dira. Konntoazio teknikoa edota arkaikoa duten hitzak ere ez dira egoki.



Aditzondoei dagokienez ere gauza bera gertatzen da, ahalik eta gehien saihestu behar dira. Zerbait hobeto ulertzeko balio baldin badute, orduan bai, erabili daitezke. Hala ere, kasu gehienetan ez dira beharrezkoak.



Erreferentzia: ikasvlogak eta EITB-ren ESTILO-LIBURUA