sábado, 14 de noviembre de 2009

NASAk ia ehun litro ur aurkitu ditu ilargian

Urrian Centaur suziriak krater bat jo zuen, eta LCROSS zundak kolpeak harrotutako materiala bildu zuen

Zortzi litroko hamabi kubo ur. 96 litro inguru. Ur kopuru hori aurkitu du NASAk ilargian. Centaur suziri espazialak eta LCROSS zundak ilargiko Cabeus kraterra jo zuten urriaren 9an, ilargiaren hego polo inguruan. Kolpeak 20-30 metro inguruko zulo bat sortu zuen, eta zundak kolpearen ondorioz harrotutako hautsa bildu zuen. NASAk lehen azterketak egin ditu. Ondorioa: ura dago ilargian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario